XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordurako, Errinozeroari larruak osta osta estaltzen zion gorputza eta ez zen zimur bakar bat ere nabari.

Noeren Arkan egoten den aprapozko Errinozeroa bezalakoa zen, hau askoz ere lodiagoa izan arren, noski.

Baina, dena den, ez zekien heziketa ona zer den, gaur egun ere ezagutzen ez duen bezela, eta sekula ere ezagutuko ez duen bezela seguraski.

Hau esan zuen soilik: - Uluuuuuuu! Eta Parsiak opila berehala askatu eta palmondo baten gainera igo zuen Eguzkiak dirdiratzean Ekialdeko bitxirik ederrenaren argia ere estaliko zuen burukoa eramanez, soil soilik.

Errinozeroak olioaren labetxoa muturraz jota bota zuen; opila hondarrean jausita geratu zen, berak adarrarekin altxatu eta instant batean irentsi zuen, ondoren Mazanderán eta Sokotora uharteekin eta Ekinozioko Mendiekin muga egiten duten barru aldeko oihan basati eta desertuetara abiatu zen patxada osoz eta buztana mugituz.

Orduan Parsia palmondotik jaitsi zen; Labetxoa bere ohizko eran jarri eta seguraski ezezaguna izango zaigun Sloka hau errezitatu zuen: ZORIONEKO OPILA / ERAMATEN DUENA / EZ DA OSO ABILA / EMATEN DIT PENA.

Eta bertso hauetan begibistan dirudien baino asmo gehiago zegoen.

Eta hara non, bost aste beranduago, Itsas Gorrian izugarrizko berotea egon zela (...).